DIPC10

DIPCPASSION KNOWLEDGE27 SEP - 1 OCT 2010
twitter facebook
DIPC

IKASLEEKIKO TOPAKETAK


•  Parte hartuko duten ikastetxeak

2010/2011n DBHko 4. maila edota batxilergoko 1. eta 2. maila egingo duten ikasleentzat bi topaketa egingo dira.

Irailaren 28-an, Zientziaren Kutxagunean

Juan Ignacio Cirac, Jean-Marie Lehn  eta Franc Wilczek ikerlariek parte hartuko dute topaketan, eta bertan, ezagutzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.
Topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Nahi dutenentzat, berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da.

 Jaitsi zientzialariei buruzko informazioa (192kb)

 

 

Irailaren 30-ean, Donostiako Aquariumean

Sylvia Earle eta Ada Yonath ikerlariek parte hartuko dute topaketan, eta bertan, ezagutzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta haien lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.
Topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Nahi dutenentzat, berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da.

Jaitsi zientzialariei buruzko informazio  (140kb)
 

 



Programa

Lehen zatia:

Ikerlarien aurkezpena: haien ezagutzarekiko grina eta zientzialari gisa haiek izandako esperientzia.

Iraupena: Ordubete

Atsedena: Kafea edo freskagarriak
Bigarren zatia: Ikasleek galderak egingo dizkiete zientzialariei; aldez aurretik aukeratutako galderak, alegia.
Iraupena: Ordubete.

  Berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da


Partehartzeko Baldintzak 

Parte har dezaketen Ikastetxeak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak.
Parte-hartzaileak:
Ikastetxe bakoitzetik irakasle bat eta hiru ikasle joan daitezke. 30 ikastetxe onartuko dira topaketa bakoitzean.
Ikasleen ezaugarriak:
2009/10ean DBHko 4. maila edo batxilergo zientifikoko bi mailetatik edozein egiten ari direnak eta ondorengo baldintzak betetzen dituztenak:

Topaketen gaiekin erlazionatutako ikasgaietan errendimendu ona izatea.
Ingeles maila ona, eta frantsesa zertxobait jakitea

Ikastetxeek parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

2010eko maiatzaren 25etik ekainaren 19ra arteko epean, webgune honetan izena ematea. Onartutako ikastetxeei ekainaren 22-tik aurrera posta elektronikoaz jakinaraziko zaie.
Gehienez, hiru ikasle izan daitezke, hainbat mailatakoak edo maila berekoak. Ikasleen izenak irailaren 20a baino lehen adierazi beharko dira webgunearen bidez, eta baita zientzialariari zehatz bati edo zientzialariei egin nahi dizkieten galderak ere.
Azpimarratu behar da topaketa bakoitzean ikastetxe bakoitzetik gehienez lau pertsona sartuko direla, hau da, hautatutako hiru ikasleak eta laguntzen dituen irakaslea.

Parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko irizpideak:
Izen ematea egitean, ikastetxe bakoitzak bere lehentasunak adieraziko ditu. Antolatzaileek lehentasun horiek errespetatzen saiatuko dira, baina aretoen edukiera, eta izen-emateen kopuruaren arabera gerta daiteke aldaketak beharrezkoak izatea.

Eskaerek gainditzen badute baimendutako gehienezko edukiera, lehentasuna izango dute azken bi ikasturteetan ondorengoa egin duten ikastetxeek:

Hezkuntza zientifikoan proiektu edota ekintza berritzaileak egin dituztenek.
Eleaniztasun edota BHINEBI proiektuak egin dituzten ikastetxeek, eskola sare bakoitzaren bertsioaren arabera, zientzia ikasgaiak ingelesez edo frantsesez eskainita.

Zalantzarik izanez gero, info@dipc10.eu posta elektroniko helbidearen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Flecha Irakaslekiko topaketei buruzko informazioa ikusi


Izena ematea

 


Tabakalera TELEFONICA TELEFONICATELEFONICA EUSKAMPUS Donostia 2016 DIPC AQUARIUM EL HUYAR KUTXAESPACIOA Nanogune GOBIERNO VASCO Diputacin de Gipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastin Universidad del Pas Vasco CAF NATURGAS MAPFRE KUTXA TELEFONICA Jakiunde La Bretxa

| Passion for Knowledge | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | Tel: +34 943 42 81 11 | info@dipc10.eu