DIPC10

DIPCPASSION KNOWLEDGE27 SEP - 1 OCT 2010
twitter facebook
DIPC

HIZLARI GONBIDATUAK

Bernando Atxaga

Aaron Ciechanover

Juan Ignacio Cirac

Claude Cohen-Tannoudji

Luis De Pablo

Sylvia A. Earle

Richard Ernst

Theodor Hänsch

Dudley Herschbach

Roald Hoffmann

Robert S. Langer

Jean-Marie Lehn 

Sir John Pendry 

Heinrich Rohrer 

Frank Wilczek 

Ada Yonath

  

Atxaga
 

Bernardo
ATXAGA

Euskaltzaindia, Euskal Herria
 

Ekonomian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskaltzaindiko kide, euskal literaturak inoiz izan duen idazle handienetako bat da Atxaga, eta bere lanak mundu osoan ezagutzen dira. Euskarazko idazle itzuliena (26 hizkuntzetara) eta sarituena da. Besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Euskadi Saria (1989, 1997, 1999), Espainiako Narratibako Sari Nazionala (1989), Milepages Saria (1991), Pirinio Atlantiarreko Hiru Koroa Saria (1995), Eusko Ikaskuntza-Euskaldun Unibertsala Saria (2002), poesiaren alorreko Cesare Pavese Saria (2003), Mondello eta Grinzane Cavour Sariak (2008), edo Kritikaren Saria (1978, 1985, 1988, 1993, 2003). Atxagaren lanak nazioarteko unibertsitate programa ugaritan sartuta daude, eta XXI. mendeko idazle ezinbestekoen zerrendetan dago. Adibidez, The Observer egunkari britainiarrak "21 Top Writers" zerrendan sartu zuen 1999an.

 

Ciechanover
 

Aaron
CIECHANOVER

Technion, Haifa, Israel

Haifan jaio zen, Israelen. Technion - Israel Institute of Technology institutuko Ikerketako irakasle gailena da. Jerusalemgo Hebrew Unibertsitatean lizentziatu eta doktoratu zen. 1982an, Technion institutuan doktoratu zen. Han, graduondoko ikaslea zela, Avram Hershko doktorearekin batera eta Filadelfiako (AEB) Fox Chase Cancer Center zentroko Irwin A. Rose doktorearekin lankidetzan, aurkikuntza hau egin zuen: ubikitina eta diana-proteina baten lotura kobalentea proteina degradatzeko lehen seinalea da. Elkarrekin, mekanismo hori deszifratu zuten, haren funtzio proteolitiko nagusiak zehaztu zituzten, eta geroko proteasa espezifiko batentzako ezagutze-seinale gisa balio duen eredua proposatu zuten. MIT institutuan (Massachussets Institute of Technology), ubikitinari buruzko ikerketak egiten jarraitu zuen, Harvey Lodish doktorearen doktorego ondoko lankide gisa. Beste ikerketa batzuekin frogatu zuen ubikitinak parte hartzen duen prozesuko proteolisiak eginkizun garrantzitsua duela hainbat prozesu zelularretan, eta sistemaren anomaliak daudela gaixotasun askoren mekanismo patogenikoen azpian –zenbait tumore gaizto eta gaixotasun neurodegeneratiboen azpian, besteak beste–. Aurkikuntza hori farmako berriak garatzeko oinarria izan da. Ciechanover irakasleak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Albert Lasker Award saria (2000), Israel saria (2003) eta Kimikako Nobel saria (2004), Hershko eta Rose irakasleekin partekatu zuena. Era berean, Ciechanover Israelgo Zientzien eta Gizarte Zientzien Akademia Nazionaleko kidea da, baita Vatikanoko Zientzien Akademia Santuko kidea, Arteen eta Zientzien Akademia Amerikarreko kidea, AEBko Zientzien Akademia Nazionaleko kidea eta Zientzien Akademia Nazionalaren Medikuntza Institutuko kidea ere.
 

 

Cirac
 

Juan Ignacio
CIRAC

Instituto Max Planck de óptica cuántica, Garching, Alemania

Juan Ignacio Cirac Manresan jaio zen, 1965ean. 1988an Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 1991n doktoratu egin zen. 2001az geroztik Max Planck Sozietateko kide eta Optika Kuantikoko Max Planck Insitutuko zuzendari da (Garching, Alemania).

 

Aditua da konputazio kuantikoan eta bere aplikazioetan (informazioan), eta bere ikerketa nagusiak informazioaren teoria kuantikoaren arloan egin ditu. Bere teorien arabera, ordenagailu kuantikoak iraultza ekarriko du informazioaren mundura; izan ere, modu eraginkorragoan komunikatzea eta datuen tratamendua eta banku transferentziak modu seguruagoan egitea ahalbidetuko du.

Espainiako eta Austriako Zientzia Akademietako eta Ameriketako Fisika Sozietateko kide laguntzaile da. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Austriako Zientzia Akademiako Felix Kuschenitz Saria (2001), Europako Zientzia Fundazioko Quantum Electronics Saria (2005), Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria (2006) BBVA Fundazioko Ezagueraren eta Kulturaren Mugak Saria Oinarrizko Zientzietan (2008), eta Franklin Domina (2010).

Cohen
 

Claude
COHEN-TANNOUDJI

École Normale Supérieure, Paris, Francia

Konstantinan (Aljeria) jaiotako frantziar fisikaria da. 1962an, Pariseko Goi Mailako Eskola Normalean (École Normale Supérieure-ENS) lortu zuen doktoregoa. 1960an, Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean (Centre National de la Recherche Scientifique-CNRS) sartu zen, eta bertan aritu zen 1964ra arte; urte horretan, Pariseko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten. 1973an, fisika atomikoko eta molekularreko irakasle gisa hasi zen Pariseko Collage de France ikerketa-zentro ospetsuan, eta lan horretan aritu zen urte luzez. Cohen-Tannoudji irakasleak irakaskuntza-esperientzia handia duenez, hainbat testuliburu argitaratu ditu, eta fisikako ikasleek, unibertsitatekoek zein graduondokoek, biziki balioesten dituzte.
Laser izpiekin atomoak geratzeko, hozteko eta harrapatzeko erabili daitezkeen hainbat mekanismori buruzko ikerketan aitzindaria izan zen. Cohen-Tannoudji eta bere taldea izan ziren aurrenekoak atomoak tenperatura oso baxuetan hozten, zero absolutuaren milioirena baino tenperatura baxuagoan. Cohen-Tannoudjik eta beste zenbait zientzialarik diseinatutako teknikek hainbat aplikazio espezifiko ekarri dituzte, hala nola zehaztasun handiko ordulari atomikoak, doitasun handiko interferometro atomikoak, eta grabitatearen indarra eta errotazioaren abiadura neurtzeko girometroak. Era berean, teknika horiek funtsezkoak izan dira materiaren egoera berriak ekoizteko, Bose-Einstein kondentsatuak, esaterako. Cohen-Tannoudji irakasleak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Fisikako Nobel saria (1997), Steven Philips eta Steven Chu zientzialariekin batera, laser izpiekin atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak garatzeagatik.

 

De Pablo
 

Luis
DE PABLO

Compositor

Bilbon jaio zen, 1930ean, eta zazpi urterekin hasi zituen musika ikasketak. Autodidakta da, formazioz, eta hamabi urte zituenetik landu du konposizioa. Konposizio ikasketak Max Deutschekin egin zituen, Parisen, eta ikastaroak egin zituen Darmstadten (Alemania), 1956az geroztik.

Konposizio irakasle gisa aritu da hainbat tokitan, hala nola Bufalo (Nueva York), Ottawa, Montreal, Madril, Milan eta Estrasburgon. Era berean, Jakiundeko –Eusko Ikaskuntzaren Zientzia, Arte eta Letren Akademia– kide da, baita Madril eta Granadako Arte Ederretakoetakoa, Santa Ceciliakoa (Erroma), Belgikako Errege Akademiakoa, Frantziako Arte eta Letren Akademia Ofizialekoa eta, 1966az gero, Kulturaren Europako Elkartekoa ere. Erregearen Urrezko Domina, Espainiako Gurutze Gorriaren Urrezko Domina, Arte Ederretako Zirkuluaren Urrezko Domina, Arteen CEOE Saria eta Rennes eta Lille (Frantzia) hirietako dominak eskuratu ditu, besteak beste.

1964an, Espainiako musika elektronikoko lehen laborategia sortu zuen, eta, 1965ean, ALEA zentro pribatua, zortzi urtez gaur egungo ganbera musika eta kultura ez-europarretako musikak lantzen jardun zuena. 150 lanetik gora idatzi ditu, orotariko genero eta sailetakoak: orkestra, ganbera, bakarlaria, kontzertantea, ahozkoa, elektronikoa, bost opera… Lan horiek guztiak hainbat aldiz interpretatu dituzte mundu osoan ospea duten artistek.

Bere ibilbide oparoan osatu duen sari eta aintzatespen zerrenda luzean, aipatzekoak ditu hauek, beste askoren artean: Honegger saria (Paris), bere obra osoari; Monakoko Pierre saria; Honoris Causa doktoregoa, Madrilgo Complutense unibertsitatean (1996); Fundación Guerrero saria (2006) eta Tomás Luis de Victoria saria (2009).

Premio Honegger (París) al conjunto de su obra, Premio Pierre de Mónaco, doctor Honoris Causa por la Universidad Complutense de Madrid (1996), Premio Fundación Guerrero (2006) y Premio Tomás Luis de Victoria (2009) forman también parte —sin agotarla— de la lista de reconocimientos de los que ha sido objeto.

 

Earle
 

Sylvia
A. EARLE

National Geographic Society, EE.UU.

Gibbytownen jaio zen, New Jerseyn, AEBn. St. Petersburg College eta Florida State University unibertsitateetan lizentziatu zen. Zientzietako masterra dauka, eta Duke University unibertsitateko doktorea da, 19 honoris causa doktoregorekin.

Ozeanografoa, esploratzailea, idazlea eta irakaslea da. National Geographic Society (NGS) elkarteko esploratzaile egoiliarra, NGS Sustainable Seas itsas espedizioaren zuzendaria, Harte Research Institute elkarteko lehendakaria, Deep Search Foundation fundazioaren sortzailea eta NOAA (National Oceanic and Atmospheric Administration) agentziako zuzendari ohia da.

Hiru enpresa sortu ditu eta irabazi asmorik gabeko zenbait kontseilu korporatibotako kidea da. Haren ikerketak itsas ekosistemak ditu ardatz, eta, bereziki, itsas zabalean eta beste urrutiko ingurune batzuetan lan eraginkorrak egin ahal izateko teknologia berriak aztertzeaz, garatzeaz eta erabiltzeaz arduratzen da.

Time aldizkariak planetaren lehen heroi izendatu duen eta Kongresuaren Liburutegiko mito bizia den emakume honek nazioko nahiz nazioarteko 100 sari baino gehiago jaso ditu: Holandako Order of the Golden Ark saria dauka; National Women’s Hall of Fame eta American Academy of Achievement erakundeetako kidea da; eta Explorers Club, Philadelphia Academy of Sciences, Lindbergh Foundation, National Wildlife Federation, Sigma Xi, Barnard College, New England Aquarium, Seattle Aquarium, Society of Women Geographers eta National Parks Conservation Association erakundeetako dominak eman dizkiote.

 

Ernst
 

Richard
ERNST

Eidgenössische Technische Hochshule - ETH, Zurich, Suiza

Winterthur hirian jaio zen, Suitzan. Ikasketak egin ostean, Suitzako Teknologiako Institutu Federaleko (ETH-Zürich) irakasleen eta ikertzaileen taldean parte hartu zuen, eta, gaur egun, erretiratuta dago.

Ernst irakasleak Kimikako diploma (1957) eta Kimika Fisikoko doktoregoa (1962) eskuratu zituen Züricheko Teknologiako Institutu Federalean (ETH). 1963tik 1968ra arte kimikako ikertzaile-lanetan aritu zen Palo Alto-n, Kalifornian (AEB). 1968an Suitzara itzuli zen ETHn irakasteko, eta 1976an katedradun izendatu zuten. Municheko Unibertsitate Teknikoko eta Zuricheko Unibertsitateko Honoris Causa doktorea da. Ernst irakasleak Kimikako Nobel saria jaso zuen 1991n, Varian Associates enpresan (Palo Alto) zegoen artean, Fourierren transformatuarekin Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren (EMN) espektroskopiaren garapen alorrean egindako ekarpenengatik eta EMN dimentsioaniztunaren teknikak garatu zituelako; horiek hainbat aplikazioren oinarri dira, bai kimikan (EMNren espektroskopia) bai medikuntzan (EMI, Erresonantzia Magnetikoaren Irudigintza). Louisa Gross Horwitz saria ere jaso zuen, 1991n.
Richard Ernst World Knowledge Dialogue Kontseilu Zientifikoko kidea eta Bangladeshko Zientzien Akademiako kide atzerritarra da. 2009an, Bel Air-eko Zinema Jaialdiak Ernsti buruzko dokumentalaren munduko estreinaldia aurkeztu zuen: Science Plus Dharma Equals Social Responsability (Zientzia gehi dharma, berdin erantzukizun soziala).


 

Hansch
 

Theodor
HÄNSCH

Max Planck Institut für Quantenoptik, Munich, Alemania

Theodor Hänsch Heilderberg-en jaio zen, Alemanian, 1941ean. 60-ko hamarkadan, Heilderbergeko Ruprecht-Karls-Universität-en diplomatu eta doktoratu zen. Ondoren, 1975etik 1986ra bitarte, Standfordeko Unibertsitateko (Kalifornia) katedradun izan zen. 1986an, Alemaniara itzuli zen, Max-Planck-Institut für Quantenoptik-eko zuzendari gisa. Fisika Esperimentaleko eta Laser Espektrometriako katedraduna da Municheko Ludwig-Maximilians University-n.

 

1970ean, oso bereizmen handiko argi pultsuak sortzen dituen laser mota bat asmatu zuen. Laser hori erabiliz, hidrogeno atomoko Balmerren lerroaren trantsizio maiztasuna neurtu zuen, ordura arte baino askoz zehaztasun handiagoarekin. 90eko hamarkadaren amaieran, Hänschek eta bere kolaboratzaileek metodo berri bat sortu zuten laser argiaren maiztasuna zehaztasun handiagoz neurtzeko, “optical frequency comb generator” izeneko gailuaren bidez. Hala, hidrogeno atomoko Lyman lerroa aparteko zehaztasunez neurtu zuen: ehun trilioireneko zehaztasunarekin. Zehaztasun horrekin, unibertsoko oinarrizko konstante fisikoetako aldaketak detekta daitezke.

2005ean Fisikako Nobel Saria jaso zuen, John L. Hall-ekin eta Roy J. Glauber-ekin batera, laserrean oinarritutako espektroskopiaren garapenean egindako lanarengatik.

Herschbach
 

Dudley
HERSCHBACH

Harvard University, Cambridge - MA, EE.UU.

Dudley Herschbach San Josen jaio zen (Kalifornia), 1932an. Stanford Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertan, Matematikan eta Kimikan graduatu zen, 1954an eta 1955ean hurrenez hurren. Ondoren, 1958an, Kimikan doktoratu zen Harvardeko Unibertsitatean, eta fisikako eta kimikako irakasle lanetan hasi zen Berkeleyko Unibertsitatean. 1963an Harvardera itzuli zen, eta 2005az geroztik fisikako lanaldi partzialeko irakasle ere bada Texaseko Unibertsitatean.

 

Yuan T. Lee-rekin batera, ikerketa kimikoan molekula sorten teknika erabiltzen hasi ziren lehenengo zientzialarietako bat izan zen. 1959an aparatu bat asmatu zuten, eta bertan, bi sorta, bakoitza substantzia bereko partikulek osatutakoa, gurutza zitezkeen; hala, hainbat espezietako atomoek eta molekulek talka egitea eta erreakzionatzea ahalbidetu zen. Talka horiei esker ikusi ahal izan zen erreakzioko produktuak ihes egiten duela sortak gurutzatzen diren lekutik. Hainbat partikula detektagailu erabiliz erreakzioko produktuek zenbateko energia duten zehaztu daiteke, eta baita energia hori nola banatzen den ere: translazioa (molekula osoaren mugimendua), dardara (molekula zatien barne oszilazioak) eta errotazioa.

1986an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, bere laguntzaile Yuan T. Lee-rekin eta John C. Polanyi kanadar kimikariarekin batera, oinarrizko prozesu kimikoen dinamika garatu izanagatik.

 

Hoffmann
 

Roald
HOFFMANN

Cornell University, Ithaca - NY, EE.UU.

Hoffmann Zloczow-en jaio zen, Polonian (gaur egun, Ukraina). Gudatik bizirik irten ondoren, 1949an Estatu Batuetara joan zen, eta kimika ikasi zuen Columbia eta Harvard Unibertsitateetan (doktoregoa, 1962). 1965. urteaz geroztik, Cornell Unibertsitatean egiten du lan.

Roald Hoffmannek kimikari egindako ekarpena ulermenerako esparruen eredu orokorrak esperimentatzeak eta eraikitzeak estimulatutako kalkuluen nahasketa berezia da, eta horri “Kimika Teoriko Aplikatua” deitzea gustatzen zaio. 500 artikulu zientifikotan baino gehiagotan eta bi liburutan molekulen geometria eta erreaktibotasuna ikusteko modu berriak eta produktiboak agertu dizkio komunitate kimikoari, egitura organikoenak, ez-organikoenak eta infinituki hedatzen direnenak. Lanean jarraitzen du, baina, orain, materia kondentsatuaren fisika du ardatz.
1981ean, Kimikako Nobel saria partekatu zuen Kenichi Fukui-rekin, erreakzio kimikoen bilakaerari buruz egindako lan teorikoagatik.
Idazle-lanetan, Hoffmannek bere lekua egin du zientziaren, poesiaren eta filosofiaren alorrean, eta hainbat saiakera, ez-fikziozko lau liburu (gaztelaniara itzuliak), poesiazko bost bilduma (besteak beste, Catalista, gaztelania-ingelesa elebiduna, Huerga & Fierro-k argitaratua) eta hiru antzerki lan idatzi ditu.

 

Langer
 

Robert
S. LANGER

MIT, Cambridge MA, EE.UU.

Albany-n jaio zen, New Yorken (AEB). Cornell Unibertsitatean lizentziatu zen 1970ean, eta Massachussetseko Teknologia Institutuan (MIT) lortu zuen doktoregoa 1974an, bietan ere Ingeniaritza Kimikoan.
Gaur egun, David H. Koch Institutuko irakaslea da, MITen. 1995 eta 2002 artean Estatu Batuetako Food and Drug Administration (FDA) erakundearen Science Board kontseiluko kide izan zen, FDAren kontsultarako kontseilurik garrantzitsuenean, alegia; eta kontseilu horretako lehendakaria izan zen 1999. urtetik 2002. urtera arte. Langer irakaslea botiken askapen zentzudunaren aitatzat hartzen dute, material biomimetiko berritzaileak garatu baitzituen, giza gorputzean farmakoak modu kontrolatuan banatzen uzten duten polimeroak, nanopartikulak edo txipak, besteak beste. Langerrek egindako ikerlanei esker zenbait minbizi mota arrakastaz tratatu dira, esaterako prostatako eta buruko minbizia. Halaber, aitzindaria da ehun-ingeniaritzaren alorrean; ingeniaritza mota horrek ehunen eta organoen berreraikitzea eta hazkundea kontrolatzeko bide ematen du, material biodegradagarri berriak aldamio gisa erabiliz. Langerrek 170 sari garrantzitsu baino gehiago jaso ditu, besteak beste: Estatu Batuetako Zientziaren Domina Nazionala (2006); Charles Stark Draper saria, ingeniarien artean Nobel sariaren parekoa; eta Millennium saria (2008), teknologiaren arloko munduko saririk garrantzitsuena. Horiez gain, zientziaren Dickson saria (2002), Ikerketako Max Planck saria (2008), eta Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Asturiasko Printzearen saria (2008) ere jaso ditu.
 
Lehn
 

Jean-Marie
LEHN

Université de Strasbourg, Estrasburgo, Francia

Rosheimen jaio zen, Frantzian. Kimikako ikasketak egin zituen Strasbourgeko Unibertsitatean, eta 1963an eskuratu zuen doktoretza. Doktore-tesia egin ondoren, urtebete egin zuen Harvardeko Unibertsitatean, Robert Burns Woodward irakaslearekin lanean eta B12 bitaminaren sintesi kimikoa garatzen. 1970ean kimikako irakasle izendatu zuten Strasbourgeko Unibertsitatean, eta 1980an Parisko Collège de France ospetsuko irakasle izateko hautatu zuten.
1987an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Pedersenekin eta Cramekin batera, antzemate molekularraren (hau da, molekula hartzaile batek substratu batekiko lotura ezagutzeko eta gauzatzeko erabiltzen duen sistemaren) oinarri kimikoari buruz egin zituen ikerketengatik. Gainera, antzemate molekularrak funtsezko zeregina betetzen du prozesu biologikoetan.
Hainbat urtetako jardunaren ondorioz, kimikaren adar berri bat definitu behar izan zuen Lehnek, eta adar berri horri "kimika supramolekularra" deitzea proposatu zuen. Izan ere, bi espezie kimiko desberdin edo gehiago molekularteko indar ez-kobalenteen bidez elkartzearen ondorioz sortzen diren entitate konplexuak ditu aztergai (aitzitik, kimika molekularrean, entitateak osatzen dira lotura kobalente bidez uztartutako atomoak oinarri hartuta). Eremu berri hori auto-antolaketa prozesuen kimika izena hartuta garatu da, eta azken aldian "kimika adaptatiboa" ere esaten zaio.

Akademia- eta erakunde-zerrenda luze baten kide da Lehn, eta hainbat ohorezko titulu eta nazioarteko sari eman dizkiote.

 

Pendry
 

Sir John
PENDRY

Imperial College London, Reino Unido

Ingalaterran jaio zen eta Imperial College London erakundeko Blackett laborategian dihardu 1981az geroztik. Cambridgeko Unibertsitateko Cavendish laborategian ekin zion bere ibilbideari, eta ondoren, Erresuma Batuko Science and Technology Facilities Council erakundeko Daresbury laborategiko teoria-taldea zuzendu zuen sei urtez. Marconi enpresarekin lankidetzan, hainbat “metamaterial” diseinatu zituen (alegia, naturan aurkitzen ez diren propietateak dituzten material artifizial berritzaileak). Horrenbestez, permitibitate elektriko negatiboa duten metamaterialak diseinatu eta egin zituzten, eta geroago, berriz, iragazkortasun magnetiko negatiboa dutenak. “Leiar perfektua” egiteko proposamena izan zen proiektuaren gailurra; izan ere, uhin-luzerak ez du mugatzen leiar horren bereizmena. Pendryren lanek izan duten oihartzunari erreparatuta, errefrakzio-indizeen azterketa eta aplikazio praktikoa duen lehenengo “ikusezintasun-kapa” dira gehien jendarteratu direnak.
Imperial College London erakundeko Fisika Saileko buru izan zen John Pendry, baita Fisika Zientzien Fakultateko dekano ere. Jaso dituen aintzatespenen eta sarien zerrenda luzeari begira, aipatzekoak dira, besteak beste: Royal Societyko kide izatea (1984), Cambridgeko Unibertsitateko Downing Collegeko ohorezko bazkide izatea, Dirac saria (1996) eta Royal Societyko errege-domina (2006). Gainera, “Sir” titulua ere jaso du(2004), zientziari egindako ekarpenak direla-eta.
 
Rohrer
 

Heinrich
ROHRER

IBM, Zurich, Suiza

Heinrich Rohrer Buchs-en (Suitza) jaio zen, 1933an. 1960an Fisika Esperimentalean doktoratu zen Züricheko Teknologiako Institutu Federalean (ETH), super-eroankortasunari buruzko tesiarekin. New Jerseyko (Estatu Batuak) Rutgers Unibertsitatean doktorego osteko bi urteko programa egin ondoren, 1963an IBMk Zürichen duen ikerketa laborategian hasi zen lanean, ikertzaile gisa. Besteak beste, honako arlo hauetan espezializatu da Rohrer: Kondo sistemetan, faseko trantsizioetan, fenomeno multikritikoetan, tunel efektuko ekortze mikroskopian, eta berrikiago, nanomekanikan. 1997an IBMn erretiroa hartu eta gero, ikertzaile gisa hainbat kargu bete ditu CSICn (Madril) eta RIKENen (Japonia).
Gerd Binning-ekin elkarlanean asmatu zuen tunel efektuko ekortze mikroskopioa dela eta, 1984an King Faisal Prize sari berezia eta Hewlett Packard Europhysics Prize saria jaso zituen bere lankidearekin batera. Geroago, 1986an, Fisikako Nobel Saria jaso zuten biek. 1987an, berriz, Filadelfiako (AEB) Flankin Institutuak Cresson domina eman zion. Tunel efektuko ekortze mikroskopioaren aplikazio praktikoaren aitortza gisa, 1994an Estatu Batuetako Asmatzaileen Galeria Nazionalean sartu zuten aurkikuntza. Elkarte profesional eta akademia ugaritako kide da Rohrer irakaslea, eta horrez gain, hainbat unibertsitatek ohoratu dute.

 

Wilczek
 

Frank
WILCZEK

MIT, Cambridge - MA, EEUU

Frank Wilcek Mineolan jaio zen, New Yorken, 1951n. 1970ean Matematiketan lizentziatu zen, Fisikako doktoregoa egin zuen Princetoneko Unibertsitatean. Princetoneko Ikasketa Aurreratuen Institutuan eta Santa Barbarako Unibertsitateko (Kalifornia) Fisika Teorikorako Institutuan lan egin zuen. Gaur egun, Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Fisika Teorikorako Zentroko Herman Feshbach fisikako katedra du.
2002an Lorentz Domina irabazi zuen, eta 2003an, Europako Fisika Sozietateko Partikulen Fisikako eta Energia Altuko Saria. 2004an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, David Gross-ekin eta H. David Politzer-ekin batera, elkarrekintza indartsuaren teoriako askatasun asintotikoaren aurkikuntza egiteagatik; izan ere, funtsezko aurkikuntza izan zen kromodinamika kuantikoaren garapenerako.

Fisikaren hainbat arlotan egin ditu ekarpenak, hala nola materia kondentsatuaren fisikan, astrofisikan edo partikulen fisikan. 2005ean, Faisal Erregearen Zientziaren Nazioarteko Saria jaso zuen.

Dibulgazio liburuak idatzi ditu, eta Physics Today eta Science aldizkarietako kolaboratzaile gisa, fisikaren mugan dauden kontzeptuak azaltzen ditu, herritar arruntei begira. Lanongatik Best American Science Writing Saria jaso du bi aldiz, 2003an eta 2005ean, eta Ameriketako Fisika Sozietateko Lilienfeld Saria ere jaso du. Dibulgazio liburuak idatzi ditu, eta Physics Today eta Science aldizkarietako kolaboratzaile gisa, fisikaren mugan dauden kontzeptuak azaltzen ditu, herritar arruntei begira. Lanongatik Best American Science Writing Saria jaso du bi aldiz, 2003an eta 2005ean, eta Ameriketako Fisika Sozietateko Lilienfeld Saria ere jaso du.

 

Yonath
 

Ada
YONATH

Weizmann Institute of Science, Rehovot, Israel

Ada Yonath JerAEBlemen jaio zen, Israelen, 1939an. Zientzietako Weizmann Institutuan (Israel) doktoratu zen, eta ondoren, doktorego osteko ikasketak Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) eta Carnegie Mellon Unibertsitatean egin zituen. 1970ean, proteinen kristalografiako laborategi bat sortu zuen Israelen, estreinakoz. Gaur egun, Weizmann Institutuko Helen & Milton A. Kimmelman Egitura Biomolekularraren Zentroko zuzendari da.
Ada Yonath erribosomen egiturari buruzko lan aitzindariak egin dituen kristalografoa da. Egitura biologikoetan kristalografia aztertzeko teknika berri bat sortu zuen, krio bio-kristalografia, kristalografia proiektuak errazten dituena. Yonathen ikerketa nagusiak proteinen biosintesiaren oinarrian dauden mekanismoei buruzkoak izan dira. Haren azterketek erribosomaren tunela ezagutzea ahalbidetu zuten, eta zelulen luzapena, sinkronizazioa, zelula barneko erregulazioa, eta zeluletako espazio tolestuko kateko trafikoa ahalbidetzen duten elementuen dinamika agerian utzi zuten. Venkatraman Ramakrishnan eta Thomas A. Steitz lankideekin batera, antibiotikoak hautatzeko oinarri estrukturala argitu zuen X izpietan oinarritutako kristalografiaren bidez, eta erabilera klinikoan eta eraginkortasun terapeutikoan funtsezkoak direla erakutsi zuen; hala, sendagaiak diseinatzeko oinarrizko egituraren bidea zabaldu zuen. Industria farmazeutikoko multinazionalek milioi askoko eskaintzak egin dizkioten arren, ikerketa zientifikoak egiten jarraitzea erabaki du.

 


Tabakalera TELEFONICA TELEFONICATELEFONICA EUSKAMPUS Donostia 2016 DIPC AQUARIUM EL HUYAR KUTXAESPACIOA Nanogune GOBIERNO VASCO Diputacin de Gipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastin Universidad del Pas Vasco CAF NATURGAS MAPFRE KUTXA TELEFONICA Jakiunde La Bretxa

| Passion for Knowledge | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | Tel: +34 943 42 81 11 | info@dipc10.eu